Ihauteriak otsailaren 25 eta 26an iraganen dira Saran. Larunbat goizean gazteak aterako dira gaztetxetik 9etan, etxez etxe ibiltzeko. Abiatuko dira Zahar Etxetik, eta gero segituko dute auzo desberdinetan. Hala nola ikusten ahalko dira Helbarrun, Ihalar, lehenbizkai auzoetan. Gauean plaza aldera hurbilduko dira. Zintzur bustitzea egingo dute Pleka trinketean eta segitzeko kontzertu bat antolatua izango da Herriko Etxeko ostatuan. Hor entzuten ahalko dira "The Fugitives" Gales-eko talde bat eta "Double Jack" hemengo talde bat. Igande goizean, ikastolako haurrek, Zazpiak Bat dantza taldeko haurrek eta nahi duten guziek, ibilaldi bat eginen dute plazan 11etan. Ondotik ikusgarri bat emango dute zanpantzarren auzia baino lehen. Eguerdi erditan zintzur bustitzea Herriko Etxeko edantegian eginen da eta segitzeko bazkaria Omordian, ikastolak antolaturik. Txartelak erosten ahalko dira Maixan eta Veronique-en ostatuan. Igande atsaldean gazteek segituko ibilaldia Venta Berrouet, Urtxolan barna.