Uztailaren 12an, Frantziako txirrindularitza itzuli ospetsuaren etapa bat Kanbotik abiatuko da. Karia hortarat, bizikletak dituzten zigiluekin erakusketa prestatu nahi du herriko filatelia elkarteak. 1993az geroz, tinbreak, selloak edo zigiluak maite dituztenak elkarte batean biltzen dira Senperen. Gaurko egunean, 22 zigiluzale biltzen ditu talde hunek. Europako pilota kopa garaian, erakusketa bat egin zen jadanik eta orain bertze bat egin nahi da bizikletaren inguruan. Bere aldetik, Kanboko postetxeko zuzendariak zigilu berezi bat asmatu eta inprimatu nahi luke uztailaren 12a egun haundia izanen baita Euskal Herriko txirrindula zale guzientzat.