Beintza-Labaiengo Udalak herriko lurren ordenantza behin betikoz onartu du. Idatzi hau joan den urteko urriaren 21ean onartu zen behin behinekoz, eta zuzenketak egiteko hilabete bateko epea eman ondotik, baliogarritzat eman zen. Ordenantza horretan herriko lurren erabilera aipatzen da, larreak, egurra, luberriak eta pertsona pribatuek zuhaitzak landatzeko arauak. Herriko lurrak baliatzeko, babesteko eta berreskuratzeko arauak ere aurki daitezke. Herri lurrak edo komunalak herritar guzienak dira, alienaezinak, preskribaezinak eta bahiezinak dira. Udala izanen da kuadeatzailea. Edozein aldaketa Nafarroako Gobernuaren baimena beharko du. Horregatik, edozein aldaketa proposatzeko saihestezineko aldaketa izan beharko du. Herriko lurrak bakarrik baliatu ahalko dituzte herritarrek edo Beintza-Labaienen erroldatuak guttienez bi urte dituztenak, baita herrian gutxienez urtean bederatzi hilabetez bizi direnak ere.