Heldu den igandean, otsailak 26, eginen dira aurtengo kinto bazkariak. Azken urteetan mugimendu handia izaten da herrian eta aurten ere halaxe izanen da. Eguerdi partean adin guzietako lagun saila bilduko da bazkaltzera. Dozena bat kinto-bazkari espero dira herriko ostatuetan. Besta giroak ez du hutsik eginen!