ANASAPS elkarteak adimen eritasun kronikoa duten pertsonen familientzat atseden hartzeko proiektua abian eman nahi du hemendik hilabete batzuen buruan Etxalarren. Ainhoa Arburua, elkarte horren baitan Donezteben dagoen Dizdira bulegoko psikologoak aipatu digunez, «aunitz dira emanen dituzten zerbitzuak, tartean, formazio jarduerak, kirol, kultura, asteburuko, jai eta jolaseko ekintzak». Etxalarko Herriko Etxeak haien esku utziko duen Larraburuko Zahar Etxearen bigarren solairuan berriz, opor eta asteburuko atseden hartzeko ekimenak egin nahi dituzte. Etxalarren egitasmo hau eginen bada ere, eskualdeko zerbitzu nagusia Doneztebeko egoitzan egonen da. Interesatuak daudenak 948 451443 telefono zenbakira deitzen ahal dute.