Txarutako pilotariek nota onarekin akitu dute aurtengo ikasturtea ere

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 21a

Goitiko, Altsasuko Torneoan txapeldun izan ziren Donamariako Igor Arregi eta Almandozko Gaizka Otxandorena gazte mailan eta Iturengo Mikel Kanpo haur mailan; ume mailan, Andoni Espelosin sunbildarra e

Baztan Nafarroako Herriarteko txapeldun izan zen txikien mailan

2005-06 ikasturtea pilota munduan ere bukatu dela erran daiteke eta Txaruta Pilota elkarteak aurten ere nota dexentea atera du orokorrean eta arras ona, partikularki, bere pilotari batzuk. Etxauriko txapelketan, kimu mailan txapeldun izan ziren Ibai Juanena urroztarra eta Josepa Apeztegia iruritarra. Haur mailan, Imanol Juanena urroztarra eta Antton Jauregi amaiurtarra azpitxapeldun izan ziren eta gazte mailan, Garikoitz Juanenea saldiastarra eta Gaizka Martikorena beratarra txapeldun. Altsasuko torneoan, ume mailan, Andoni Espelosin sunbildarra eta Iñaki Azpiroz iruritarra azpitxapeldun suertatu ziren. Haur mailan, Mikel Kanpo iturendarra, Zizurko Eñaut Iraolarekin eta gazte mailan, Donamariako Igor Arregi eta Almandozko Gaizka Otxandorena txapeldun izan ziren. Irurtzungo txapelketan, ume mailan Aitor Almandoz lekaroztarra eta Iñaki Azpiroz iruritarra azpitxapeldun izan ziren. Zaraitzuko txapelketan, Mattin Asiain berroetarra eta Unai Santxotena erratzuarra txapeldun izan ziren ume mailan. Barañaingo Tomas Iriarte Memorialean, kimu mailako txapela lortu zuten Elizondoko Dario Trantxek eta Iruritako Joseba Apeztegiak. Haur eta kadete mailetan, azpitxapeldun izan ziren Antton Jauregi amaiurtarra eta Mikel Kanpo iturendarra alde batetik, eta Jon Ollo urdazubiara Josu Bergera arbizuarrarekin, bertzetik. Urretxuko Torneoan, Urrozko Xabier Madariaga azpitxapeldun izan zen. Ultzamako txapelketan, kadete mailan, Erratzuko Manu Irigoien eta Arraiozko Mikel Mindegia txapeldun suertatu ziren.

Baztan Herriarteko txapeldun txikien mailan

Nafarroako Herriarteko txapelketan, txikien mailan txapeldun izan da pilotari hauekin: Umeak: Aitor Almandoz (Lekaroz), Pello Arretxea eta Iñaki Azpiroz (Irurita). Kimuak: Iñaki Oskoz (Almandoz), Dario Trantxe (Elizondo) eta Joseba Apeztegia (Irurita). Haurrak: Mairu Garisoain (Erratzu), Gorka Altzuarte (Almandoz) eta Antton Jauregi (Amaiur). Uztailaren 8an Sakanan egin ziren Euskal Herriko Herriarteko Topaketetan ere jokatu dute Baztango pilotariek, Bizkaiko Markina, Gipuzkoako Andoain, Arabako Amurrio eta Lapurdiko Miarritzerekin kontra, ume eta kimu mailan partida guziak irabaziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun