Ekainaren 24an iragan da urte bukaerako errubi besta. 150 pertsona hurbildu ziren afaltzera eta gau guzia giro onean pasatu zen. Elkarteko kideek aprobetxatu dute lagundu eta segitu duten jende guziak eskertzeko. Biltzar nagusia ekainaren 30ean iragan zen. Bulego berria hautestu dute eta jakinarazten dute entrenamenduak uztailaren 28an hasten direla.