Uztailaren 29 eta 30ean Sarako kermeza iraganen da. Larunbatarekin arratseko 8etan "memoria" kortsikar taldea entzuten ahalko da elizan, segitzeko afari bat antolatua da polikiroldegian, deneri idekia dena. Igandean meza izango da 10ak 30tan, segitzeko pilota partida ikusten ahalko da. Oren batean bazkaria izango da eta arratsaldearen zehar jokoak eta euskal dantzak, Zazpiak Bat dantza taldearekin, izanen dira.