Saharako hamalau neska-mutikok bi hilabeteko egonaldia eginen dute eskualdeko etxetan

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 21a

Saharako haur bakoitzaren bidaiak eta derrigorrezkoak diren aseguruek bakarrik 6.281 euro balio du. Utzitako argazkiak

Dirulaguntza emateko kontua ireki da Euskadiko Kutxan

Bertze urte batez, aurten ere, Saharar Herriarekin Elkartasuna taldeari esker, Saharatik etorritako 85 neska-mutikok oporrak pasatzen ari dira Nafarroan. Gure eskualdean 14 izanen dira, Leitz, Etxalar, Erratzu, Lesaka, Ituren, Zubieta, Elizondo, Lekaroz, Ziga eta Anizen banatuak. Egitasmo honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, haurrei haien herrian izaten ahal ez dituzten osasun tratamenduak ematea eta, bertze aldetik, beraien bitartez bizi duten egoera Nafarroan ezagutaraztea. Elkartasun lan hori eramaten duen taldeak, herritar guzien laguntza espero du. Hori dela eta, dirulaguntza eman nahi duten guzientzat Leitzako Euskadiko Kutxan bankuko kontu bat ideki dte. Hauxe da zenbakia: 118.0.00920.7. Jakin behar da, haur ba bakoitzarentzako, bakarrik bidaiak eta derrigorrezkoak diren aseguruek 6.281 euro balio dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun