Urte hasieran, Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri-hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak, birziklatzea bultzatzeko egutegiak banatu zituzten etxe guzietan. Bertan, hondakin bereziak biltzeko lekuak eta egunak zehazten ziren. Egutegi hauen aitzineko aldean, berriz, bi lagunendako Kanariar irletara bidaia baten zozketan parte hartzeko zenbakia zetorren. Malerrekako Mankomunitatean zotz egin zuten ekainaren 30ean. Zenbaki irabazlea 1804a izan zen. Zenbaki hau duen egutegiaren jabeak abuztuaren 15a arte du, 948 635254 telefonora deitzeko eta zor zaion saria eskatzeko. Irabazleak deituko ez balu, bertze bi zenbaki ere atera dituzte. Bigarrena 4208a da eta hirugarrena 4713a. Azken honek saria eramanen luke bigarrenak deituko ez balu. Aipatutako zenbaki hauetariko bat zuen egutegian agertzen bada, nahiz eta lehena ez izan, lehenbailehen deitu behar da aipatutako 948 635254 zenbakira.