Aitzineko urteetan bezala, aurtengo udan ere Usategietan barna ibiltzeko bisita gidatuak antolatu dituzte Edurne eta Laura Elizagoien ahizpek. Kanpotarrei zuzendua izanen da batez ere, eta edozein ordutan egiten ahalko dira, telefono honetara deituz: 690267756. Euskaraz eta erdaraz emanen dituzte azalpenak, turisten aukeran, eta sarearen bidezko ehiza tradizionala ezagutaraztea dute helburu nagusia. Ordu bat inguruko ibilaldia izanen da eta uso tenporada aspaldixko akabatu bazen ere, inguruaz gozatu eta azalpen interesgarriak aditzeko aukera emanen dute bi ahizpek. Heldu den irailera bitarte arituko dira.