Bigarren SMS lehiaketa antolatu du UEMAk

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 20a, 10:27

Mezuak ekainaren 30a baino lehen igorri behar dira

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk antolatutako Euskal Herriko II. SMS lehiaketa ekainaren 30a arte eginen da. Betidanik izan da UEMAren helburuetako bat gazteen arloari ere heltzea. Bide horretatik, gazteen hizkuntza ohituretan eta kalitatean urratsak eman nahian hasi ziren iaz, eta Zazpiak Batman kolektiboarekin elkarlanean antolatu zuten Euskal Herriko lehen SMS lehiaketa. Lehiaketa haren emaitzak ikusita, aurten bigarren lehiaketa antolatzera doa UEMA. Lehiaketaren euskarri nagusia www.smsariketa.org webgunea izanen da aurten ere. Baina iaz “gehien maite duzun horri” idatzi zieten guztiek aurten ezezkoak errateko duten abilezia erakutsi beharko dute, Izan ere, “esaiozu ezetz” izanen da aurten SMSak idazteko gaia. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek webgunean bertan sartu ala 5649 zenbakira SMS bat bidali (uema.sms2.mezua) beharko dute. Iaz bezalaxe, aurten ere sari ikusgarriak jarri dituzte partehartzaileentzat: eskuko ordenagailua, internet tableta, kamera digitala, Realeko kamisetak, Gaztetxuloko harpidetzak, Urtxintxaren mahai jolasak, kamisetak eta MP3ak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun