Literatura, etnografia, irakurmen eta bertso-paper sariak banatu ziren

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 20a, 10:26

Guzira 1.966 lan aurkeztu dira eta hainbat sari eskualdera etorri dira aurten ere

Ikastetxeetan euskaraz egiten diren lehiaketen sariak banatu zituen Nafarroako Gobernuak ekainaren 2an. Poesia, narratiba, Jose Maria Satrustegi Etnografia saria eta irakurmen eta deklamazioan Pedro Diez de Ultzurrun Saria eta bertso-paperak ziren mailak eta guzira 1.966 lan aurkeztu ziren. Horietatik 256 narratiban, 155 poesian, 1.534 bertso paperetan, 8 etnografian eta 13 irakurmen eta deklamazioan. Lehiaketa hauetan denetara 29 sari banatu dira, 26 banakakoak eta 3 taldekakoak. Bertze urteetan bezalaxe, sari aunitz eskualdeko ikasleek eskuratu zituzten. Poesian, Lehen Hezkuntzako lehen saria, Berako Ricardo Baroja ikastetxeko Joseba Martinez Guerrak eskuratu zuen. DBHko 1. eta 2. mailako lehen saria Goizuetako Andres Narbarte “Xalto” ikastetxeko Patxi Etxeberria Aranazek eskuratu zuen. Narratiban, Lehen Hezkuntzako lehen saria Berako Ricardo Baroja ikastetxeko Ibon Erdozain Ibarrarentzat izan zen eta bigarren saria Goizuetako Garazi Loiarte Villarrentzat. DBHko 1. eta 2. mailako bigarren saria Berako Labiaga ikastolako Ainara Martin Irigoienek eskuratu zuen eta akzesita, ikastetxe bereko Maddi Sese Agararentzat izan zen. DBHko hirugarren eta laugarren mailako bigarren saria, Labiaga ikastolako Jon Zelaieta Danborienak eskuratu zuen, hirugarren saria Goizuetako Unai Loiarte Ansak eta akzesita, Labiagako Leire Barrutia Elizaldek. Etnografian, DBHko 1. eta 2. mailako lehen saria, Goizuetako Uxua Huizi Rayorentzat izan zen. Bertso-paperetan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako lehen saria, Leitzako Erleta ikastetxeko Martxel Intxausti Lasartek eskuratu zuen eta bigarren saria Berako Ricardo Baroja ikastetxeko Xabier Mayordomo Almandozek. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako bigarren saria Goizuetako Julen Arotzena Almandozek eskuratu zuen eta hirugarrena Baztan Ikastolako Amaia Asiain Zelaiak. DBHko 1. eta 2. mailako lehen saria, Doneztebeko Mendaur institutuko Maialen Belarra Eneterreagarentzat izan da eta hirugarrena Berako Labiaga ikastolako Julen Baleztena Rudirentzat. DBHko 3. eta 4. mailako bigarren saria Mendaur institutuko Iker Gorosterrazu Elizagoienek eskuratu zuen. Irakurmen eta deklamazioan, Lehen Hezkuntzako bi sari nagusiak Leitzako Erleta ikastetxe publikora joan ziren. Bigarren ziklokoa Kontakatilu taldeak lortu zuen eta hirugarren ziklokoa Berritsu taldeak.

Liburua eta CDak

Lan hauek eta 2005ean sarituak izan zirenak Lenarriak VI liburuan bildu dira, bi Cdrekin batera, eta saritutako ikasleek diploma, liburua eta bi Cdak jaso zituzten sari banaketa ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun