Osasun zentroentzat dirulaguntzak emanen dira

Utzitako argazkiak 2006ko uzt. 20a, 10:13

2006garren urterako, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, 12 osasun kontsultategi eraikitzeko eta bertze 11 moldatzeko 757.000 euro zuzendu ditu. Profesionalei dagokionez, herrialde osoan, medikuntza orokorreko 11 mediku, 5 pediatra, 7 erizain eta 11 administratzaile berri kontratatuko dira. Gure eskualdean, inbertsioak, azpiegituretan baizik ez dira izan. Arizkungo kontsultategiak 6.000 euro eskuratuko ditu, teilatua eta leihoak berritzeko. Erratzun, 21.000 euro izanen dituzte, kontsultategi berriaren obren lehen faserako. Urrozko kontsultategiko berogailuak ordezkatzeko, 3.500 euro zuzenduko dituzte. Azkenik, Arantzan, kontsultategian moldaketak egiteko, 2.000 euroko diru laguntza izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun