Saran departamendua sortzeko erreferendumaren aldeko sinadurak ekainaren 10ean bilduko dira

Laetitia eta Sandrine 2006ko uzt. 20a, 09:47

Herriko Etxean 9etatik 13etara

Euskal eta Biarnes departamentuak sortzeari buruzko erreferenduma antolatu ahal izateko 46.000 sinadura bildu behar dira. Demokraziaren oinarria den kontsultazio hori egia bihurtzeko, herritar guzien inplikazioa beharrezkoa da. Erreferendumaren aldeko sinadurak biltzeko, Herriko Etxea idekia izanen da ekainaren 10ean, goizeko 9etatik arratsaldeko 13ak arte. Demokrazia eta kontsultazioaren aldekoa bazara, ez utzi bertzeen esku, 46.000 kopuru handia da eta denen sinadurak inportantzia handia izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun