Oxtikenekoak elkartearen 10garren urtebetetzea erearoaren 3an ospatuko da

Franck DOLOSOR 2006ko uztailaren 21a

Studio de la Nivelle Utzitako argazkiak

Oxtikenea etxea duela hamar urte erosi zuen herritar talde batek eta geroztik ekitaldi andana egin da osoki xahar berritua izan den etxe hortan. Hamar urtez, euskal kultura zabaltzea izan da elkarte eta etxe horren ardatz nagusia, hala nola olerki egunak, kantu xaharren egunak (argazkian), hitzaldiak, herriko besten animazioak eta aterpea eskaintzea herriko edozein elkarteri bilkurak edo animazioak egiteko. Hamargarren urtebetetzea ospatzeko, besta eguna prestatu dute larunbat honetan, erearoaren 3an. Eguerdian bazkaria izanen da eta arratsaldean bi kontzertu izanen dira Tapia eta Leturia, eta Ekintza taldeekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun