Zuamurdiar eta Urdazubiarrek ez zuten laborarien saindua ahantzi, eta Alkerdiko kaperan elkartu ziren San Isidro ospatzeko. Argazkiak erakusten duenez, emaztekiak ere animatu ziren besta honetara, eta gainera ez ote diren “kukurrukuka” ari: berak zutik eta gizonezkoak belauniko!!!!