Zugarramurdiko elizako ezkil berrituak jartzeko neurriak hartzera etorri dira

Margari eta Koro 2006ko uztailaren 20a

Duela hilabete pare bat eraman zituzten Zugarramurdiko elizako hiru ezkilak moldatzera. Geroztik beldurra da nagusi herrian: batzuk bestetarako ailegatuko ote diren (besten hasiera ezkilek ematen baitute); bertze batzuk diote behin urtu ondotik ez direla gure ezkilak izanen; ezkorrenak diote Iturenera eraman dituztela joareak egiteko… Aste honetan dorreko neurriak hartzera etorri direla da azkeneko notizia, ezkilak ia-ia ekartzeko prest direlako. Beraz, egon lasai!!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun