Herriko alabek urteroko bazkaria egin zuten maiatzaren 1ean

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 20a

Utzitako argazkiak

Hamabortz emakume bildu ziren Oizko Posadan

paratu zuten Oitzen sortutako emakumeek lehenbiziko hitzordua maiatzaren 1ean, eta orduz geroztik urtero elkartzen dira langilearen egunean bazkari elegante bat egiteko, elkar ikusteko eta elkarri urteko albisteak kontatzeko. Aurten ere, ohiko tokian bildu dira hamabost emakume Oizko ostatu berrituan, hamabost emakume gaxte lirain eta alai. Denak ere Oizko alabak eta denbora bateko nahiz gaur egungo beuren kontutxoak izaten dituzte mintzagai mahainguruan… ai! Garai bateko parrandak Bordatxon edota edozein bestatan… Orain gehienak Oiztik kanpo bizi dira, baina herriarekin etengabeko harremana dute denek ere. Urteroko ohitura dute argazki bat denak batera ateratzeko… Aurten ere norbaitek huts egin du, baina heldu den urtean seguru bazkarian izanen dela!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun