Sarako Izarra errugbi talde nagusiak, lehen eta bigarren seria hartzen dituen txapelketan bederatzigarren bukatu zuen. Ez zituen ez igoera ez eta jautsiera faseak jokatu. Beraz, heldu den urtean maila berdinean segituko du. Aurten, ez dute joku ona erakutsi eta horretan zerikusia izan dute kolpatuek ere. Sault taldearen kontra Stéphane Barneix zauritu zen eta denbora ainitzentzat zelaietik urrundua da. Emaitzetan eragina izan du bere hutsak. Bigarren taldeak eman ditu denboraldi honetako pozik handienak. Erreserba talde bat osatu ahal izatea, ezin pentsatua zen batzuentzat duela hilabete batzuk, baina sasoin ederra egin du eta partida gehienak irabazi ditu. Euskal Kosta eta Landesetako komiteko kanporaketetarako sailkatu zen. Maiatzaren 6an erdifinala jokatu zuten Mendikoten Pomarez taldearen kontra, bainan 14-11 galdu zuten. Halere, zorionak eman behar zaizkie egin duten sasoinarengatik. Zuzendariak kontent eta fier dira senior taldeaz. Aurten, jokalari ainitz bildu direlakoz erreserba taldea egin da, urte ainitzez ahantzia izan dena. Sarako Izarrako haur eta gazteak ere sustatu eta zoriondu behar dira, larunbat guziz hor baitira lanean.
SARAKO IZARRA RUGBY TALDEA
Philippe Mokorena Ziburu
Sebastien Gorosurreta Sara
Vincent Blond Sara
Pascal Larronde Itsasu
Laurent Narbaitz Urruña
Fabien Narbaitz Urruña
Iñaki Zumeaga Sara
Patxi Barandiaran Sara
David Basaku Kanbo
Mathieu Salaberry Sara
Xavier Tapia Sara
Santxo Ernaga Arrosa
Panpi Elizalde Sara
Matias Jorajuria Zuraide
Beñat Jorajuria Zuraide
Jerome Olaizola Oleta
Daniel Dolosor Senpere
Patxi Jauregui Sara
Ramuntxo Berrouet Sara
Fabrice Iparragirre Sara
Pascal Sathicq Sara
Mickael Laborde Sara
Xabi Azcarraga Sara
Jerome Salha Sara
Beñat Genza Itsasu
Beñat Berrouet Sara
Pantxo Orgogozo Urruña
Patrick Etchegaray Sara
Mathieu Brisson Sara
Christophe Ichuribehere Sara
Stéphane Barneix Sara
Bruno Martin Sara
Gregori Elizalde Sara
Jonathan Demarque Donibane
Jerome Pradere Sara
Michel Etcheverry Sara
Entrenatzaile. Lehen taldea, Jean Philippe Amorena eta Michel Brisson
Bigarren taldea: Jean Marie Albistur.
Talde Teknikoa: Michel Ordoki, Beñat Loustonau, François Chaulet.