Mendaur eguna

Arkaitz MINDEGIA 2006ko uztailaren 21a

Betenea etxekoek utzia Utzitako argazkiak

Datorren ekainaren 11n Mendaurko trinitate eguna ospatuko da. Argazkian ikus daitekenez, ez da oraingo ospakizuna. Goizez Trinitate ermitan elizkizunak izanen dira urtero bezala. Eguerdi aldera enbalseetan bazkaria eginen da Ibintza kultur taldeak antolatuta eta ondotik musika izanen da arratsaldea alaitzeko. Baina jende aunitzek ospatzen dute egun hau eta aurtiztarrak, zubietarrak eta kanpo jendeak ere bazkari eder batekin ospatzen dute eguna urtegietan. Ilunabar aldera herriko plazan dantzaldia izanen da eta besta giroa ziurtatua egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun