Maiatzaren 16an goiz goizetik eskolako ikasleek urteroko bisita egin zioten Trinitate ermitari. Ttikienak kotxez igo ziren lehenik urtegietara eta 7 urtetik gorakoak herritik abiatu zuten beraien ibilbidea. Urtegi ondoan gosaldu eta poliki poliki Mendaur kaxkora igo ziren. Eguraldiak aunitz lagundu zien eta egun borobila pasatu zuten gaztetxoek.