Iker Gorosterrazuk Nafarroako bertso paper lehiaketako lehen saria lortu du

Arkaitz MINDEGIA 2006ko uzt. 18a, 14:27

Maiatzaren 10ean banatu ziren Nafarroako XX. bertso paper lehiaketako sariak. Ikasleei zuzendua izan zen eta lau mailetan banatu zen. Sei gaztetxo aurkeztu ziren Iturendik Egoitz Gorosterrazu, Iker Gorosterrazu, Itziar Bazterrika, Izaro Ariztegi, Aberri Untxalo eta GarbiƱe Olazar. Oraingoan ere Iturenera sari bat hurbildu zaigu. Nagusien mailan, bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailakoetan berriz bertso hoberenak Iker Gorosterrazurenak izan ziren. Zorionak laukote eta segi horrela. Baina idatziz ez ezik, bapatean ere gero eta indartsuago ditugu herriko bertsolariak. Larunbat honetan egitekoa zen Larraintzarren Nafarroako eskolarteko bertsolari txapelketaren finala. 14 urte artekoen kategorian Ixiar Baztarrikak hartu behar zuen parte eta 14 eta 18 urte artekoan, Alazne Untxalok eta Iker Gorosterrazuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun