Bertso afaria

Jaione OTXANDORENA 2006ko uzt. 18a, 14:20

Ulibeltzak elkarteak ekainaren 17rako bertso afaria antolatu du berriro. Aurreko bertso afarian jende gutti biltzearen arrazoia, egun horretan kinto besta aunitz ospatu zirela izan omen zen, eta bertso afarira joateko gogoz gelditu zen jende ugari. Bertsolariak, Peñagarikano eta Mendiluze izanen dira. Bertso afarira joateko ostatuetan jarrita dauden zerrendetan izena eman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun