Mendaur Eguna

Jaione OTXANDORENA 2006ko uzt. 20a, 12:49
Mendaurrera ateraldia eginen du Ulibeltzak mendi taldeak Trinitate Egunean. Ondotik herrian bazkalduko dute. TTIPI TTAPA

Ekainaren 11n, urteroko moduan, Trinitate edo Mendaur eguna ospatuko da. Ulibeltzak mendi taldeko kideak elkarrekin joanen dira Mendaurrera egun horretan eta ondotik, herrian bazkaria izanen dute. Norbaitek mendi taldearekin joan eta bazkaldu nahi badu, ekainaren 7a baino lehen Vidal Ibarrarari erran. Aldi berean ere, Ulibeltzak mendi taldeak hurrengo ekainaren 2-3 eta 4rako antolatuta zeukan Pettit-Vignemalerako bidaia beste baterako utzi dela jakinarazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun