Ulibeltzak elkartea kostara

Jaione OTXANDORENA 2006ko uzt. 18a, 14:19

Ekainaren 10erako, Ulibeltzak elkarteak ateraldia antolatu du. Oraingo honetan kostatik eginen den egunpasa izanen da. Irteera Sunbillatikeginen da goizeko 8etan. Geldialdiak berriz, Deba, Lekeitio, Gernika (bertan bazkaria: Zalloberri jatetxean), Bermeo, Gaztelugatxe, eta Mungian izanen dira. 20:00ak aldera herrira itzuliko dira. Bidaia autobusez eginen da, eta autobusaren eta bazkariaren prezioa 35 eurokoa izanen da. Ateraldi honetan izena eman nahi duenak, Itturburu ostatuan egin beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun