Karrika Nagusian aparkatzea debekatuz bandoa atera da

Jaione OTXANDORENA 2006ko uzt. 18a, 14:18

Karrika Nagusian dagoen trafiko arazoari aurre egiteko bandoa atera zuen maiatzaren 22an Udalak. Bando honen bidez, udalak jakinarazten du Karrika Nagusian aparkatzea erabat debekaturik gelditzen dela, zamalanak izan ezik. Hauek ere, ibilgailuak mugitu beharko dituzte autobusari pasatzen uzteko. Gai hau ez da oraingo arazoa, aspaldidanik, autobus enpresak udalari beraien kexua jakinarazi zioten, baina oraingo honetan, arazo honek irtenbideren bat aurkitzen ez badu, autobusek herrian sartzeari utziko omen diote. Horrela autobus zerbitzurik gabe geldituko litzateke herriko jendea. Bertzalde, bando honen bidez ere, bertan jarritakoa zehatz-mehatz betetzea trafiko arduradunen gain egonen dela jakinarazi du udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun