«Elkarlanaren bidez negozio-aukera berriak eskaintzen ditu Xaretik-ek»

Xan Harriague 2006ko uzt. 20a, 12:42
Jabier IRIARTE Xaretik egitasmoa Aitor AROTZENA

• Jabier Iriarte Sansiñena Etxalarko Kultur Etxeko eta Telezentroko teknikaria da. • Xaretik ekimenean, komunikazioan eta teknologia berrietan adituak diren Nafarroako mendialdeko hainbat herrietako 9 profesional edo enpresa ttiki sartu dira, Internet sar

«Xaretik komunitatean informatika, teknologia berriak eta komunikazioko lanetan ibiltzen gara, hori da gure eginkizuna»

Zer da eta zeinek osatzen duzue Xaretik egitasmoa?

Xaretik Nafarroako mendialdeko enpresa eta langile autonomoen komunitate bat da. Komunitate honetan ibiltzen gara, batez ere, teknologia berriak eta komunikazioko lanetan, hori da gure eginkizuna. Talde horretan gaude, alde batetik, Etxalarko Telezentroa, Arbizuko Cederna-Garaluren Telezentroa, Garraldako Esteka Digital enpresa, Iruñean ere zentro bat duena, eta Garraldako Atxatxuri Digital enpresa. Sare-lanak eta lankidetza-estrategia zorrotzak, enpresei eta partikularrei «giltza eskura» zerbitzua eta soluzio globalak eskaintzeko aukera ematen digu. Telelanaren bidez, bertze kolaboratzaileak ere baditugu, batez ere Espainia eta Europako landa eremuetan.

Zergatik sortu zenuten Xaretik?

Lan sektore batzuk, teknologi berriak adibidez, herrietan garatzea nahiko zaila delako, kanpora jo behar duzu edozein lan egiteko. Enpresek ere, zebitzu bila hirietara jotzen dute, zonaldean aurkitzen ez dutelako. Horregatik komunitate bat sortzea pentsatu genuen, batak bertzeari laguntzeko lan talde konpetitiboa eginez eta zerbitzua inguruko enpresetara gerturatuz. Azken finean, Xaretik egitasmoak ederki erakusten du telelanak eta elkarlanean oinarritutako «win win» filosofiak balio erantsia eta etorkizuna duten negozio-aukerak ematen ahal dizkiela enpresei eta profesionalei, konfidantza, arrisku konpartitua eta malgutasuna eskatzen duten inguruetan lan egiteko prest daudenean.

Zer da zehazki, Xaretik egitasmo honetatik jende arruntarentzat eskaintzen duzuen zerbitzua?

Alde batetik informatika aplikazioak garatzen ditugu, teknologia berrietan formakuntza ere ematen dugu, bai alfabetizazioa eta bai enpresentzat neurrira egindako formakuntza, web edo multimedia gaietan ere lan egiten dugu, komunikazio eta teknologia berrien inguruko kontsultoria zerbitzua eskaintzen dugu…

Momentuz nortzuk dira zuen bezeroak?

Dagoeneko 120 proiektu edo lan egin ditugu eta horiei buruzko informazioa www.xaretik.com helbidean aurki daiteke. Gehien bat Nafarroakoak izan dira, baina Euskadi Autonomia Erkidegoan, Madrilen edo Murtzian ere baditugu bezeroak, gehien bat erakundeak, administrazioak eta enpresak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun