Bainua, ur kirolak eta arrantza baimenduak dira berriz ere aintziran

Franck DOLOSOR 2006ko uzt. 18a, 10:02

Herriko aintziran gertatu zen kutsadurarengatik bainua, ur kirolak eta arrantza debekatu zituen Herriko Etxeak gan den maiatzaren 16an. Dena den, geroztik egin diren ikerketek frogatu dute kutsadura ez zela kimikoa. Ikerketak aintzirako hiru toki estrategikotan egin dituzte, kanping-karren aparkalekuaren ondoan, hau da erreka aintzirarat isurtzen den tokian, bainua zaindua den gunean, eta aintzirako ateratzean. Herri Urratsen baliatzen diren komun mugikorretan likido organikoa dago aintzineko ttipi-ttapan esplikatzen zen bezala. Ur zikinak bildu ondoren eta irriskurik ez baita jendeentzat, Herriko Etxeak eta prefeturak deliberatu dute lakuan mainatu eta arrantza egin daitezkela berriz ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun