Museorako gidariak

Margari eta Koro 2006ko uztailaren 18a

Heldu den urtean Sorginkeriaren Museoa irekiko denez, gidariak prestatzeko formakuntza ikastaroa antolatu du Zugarramurdiko Udalak. Gehienez 15 lagun arituko dira. Ikastaroak 32 orduko iraupena izanen du: zortzi egunez, 16:00etatik 20:00etara ekainaren hondarretik uztailaren hasierara. Izena emateko epea ekainaren 22 arte da, eta Herriko Etxera joan behar da 50 euro ordaindu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun