Gasna eta Artisau Feria eguna

Joseba eta Nerea 2006ko uztailaren 21a

Joseba eta Nerea

Giro onean joan zen XIV. Gasna Feria Eguna

Giro ederrean eta eguraldi eguzkitsuarekin joan zen Gasna eta Artisau Feria Eguna ekainaren 4an. Ez zuen deusek hutsik egin. Artisauak, eskulangileak, gasna saltzaileak, trikitilariak, talogileak, eskulan erakusketa, dantzariak… urtero bezala, besta egun polita izan zen plaza bazterrera hurbildu ziren guztientzat. Altxata Kultur Elkarteko antolatzaileak hagitz gustura agertu ziren bai jendearen aldetik izandako harrerarekin, bai egunak izandako martxarekin. Goitian, herriko trikitilariek eskainitako saioa ageri da. Beheitian, Gasna Lehiaketako irabazleak. Etxalartarren artean Intzeko Bordako Josetxo Ariztegik eraman zuen lehenbiziko saria eta Basateko Bordako Isidro Ariztegik bigarrena. Gainerakoetan, Urrozko Nati Telletxearen gasna izan zen irabazle bigarren urtez segidan. Orabideako Antonio Arburuaren gasna gelditu zen bigarren eta Urdazubiko Manuel Bergararena hirugarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun