Herriko elizari buruzko liburuxka argitaratu du Pello Apezetxeak

Joseba eta Nerea 2006ko uzt. 20a, 13:56
Peio Apezetxea Joxemanuel IRIGOIEN

 

Pello Apezetxea Zubiri herriko apaizak elizari buruzko liburuxka interesgarria argitaratu berri du. Bi erreka arteko Andre Maria Eliza izenburupean, 32 orrialdeko lan zabal eta dokumentatua osatu du, argazki frankoz lagundua. Eliza sortu zenetik hasita, egin diren handitze eta egokitze lan guztiak, erretaularen eta iduri desberdinen aipamenak, barrenetik eta kanpotik izan dituen itxura aldaketak, organoa eta ezkilen gaineko xehetasunak, hilarrien ingurukoak... eta bertze hainbat datu irakurri daiteke liburuan. Urritzokieta eta Antsolokueta auzoetan dauden kalbarioei eta Santa Krutz ermitari ere egiten zaio erreferentzia. Lan txukuna eta irakurtzeko erraza da. Etxalarko historia, urtez urte, ikusi eta bizitu duen Andre Maria Elizak zenbaterainoko garrantzia izan duen –eta duen– erakusteko ahalegin ttikia da liburua. Herriaren historiaren parte eta etxalartar guztion ondarea den tenpluaren datu-bilketa paregabea. Jakitea beti mesede da eta etxetik hurbileko gauzen inguruan bada, aunitzez hobe. Hortaz, munduko historia pixka bat utzita, bizi garen herriaren gaineko historia ezagutu eta ikasteko aukera polita da Apezetxearen liburua. Urteetan iraunen duen altxor ttikia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun