Euskara teknikaria

Franck DOLOSOR 2006ko uzt. 17a, 13:42

Hego Lapurdiko herri elkargoak eta Baionako Euskararen Erakunde publikoak hitzarmen bat sinatu dute berriki euskara teknikari bat hartzeko ondoko hilabeteetan. Lehen aldia da herri elkargo batek holako lanpostu bat sortuko duela Ipar Euskal Herrian. Langile hunen lana euskara bizi publikoan eta enpresa munduan zabaltzea izanen da. Langile hunek Herriko Etxeetako langileak, bertzeak bertze Senperekoak, eta enpresetako buruak lagunduko ditu euskarari toki bat emateko eguneroko lanetan. Interesatuak diren presunek harremanetan sartu behar dute herri elkargoarekin edo Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun