Herriko bestak erearoaren 30ean hasiko dira betiko zikiroarekin. Bortz egunez, herriko besten komiteko gazteek prestaturik animazio andana izanen da. Zango baloin txapelketa, Xiba taldearen gazteentzat herri kirolak eta pilota partidak izanen dira bertzeak bertze. Bertzalde, musikak toki zabala hartuko du aurten ere. Emak Hor fanfarreak, Pierre Lacabek, Pantxika Lacarrak, Niko Etxart-ek, Ikastolako haurrek, Sébastien Zamorak eta Uztaritzeko txarangak alaituko dituzte herriko karrikak. Kantaldiak eta kontzertuak izanen dira gauez Haizean, Koloka, Urgabe, Patxa Mama, Bidekoa eta Entzun taldeekin.