Ikasturte amaierako ateraldiak eginen ditu eskola publikoak

Laetitia eta Sandrine 2006ko uztailaren 20a

Ikasturtea ongi bukatzeko, ateraldiak antolatuak izan dira:

Eskola Publikoa

- Ama eskolako haurrak joan dira Miarritzeko Itsas museorat maiatzaren 15ean.
- CM1 eta CM2 mailak, Sokorat joan dira haize oihal ikastaldi baten egiterat, maiatzaren 15etik 19rat.
- CP, CE1 eta CE2, Peyranèrerat joan dira ekainaren 15-16an.
Ekainaren 24an urte bukaerako besta egin zen polikiroldegian.

San josepe eskola

- Maiatzaren 22tik 24ra, 40 bat haur Royan hirian ibili dira, Palmir zoo-a bisitatu dute, baita baratze bat landare aromatikoekin ere. Uztailaren 1ean, urte bukaerako besta berezia antolatu du, Bernadette Darrieumerlou irakasleak erretreta hartzen duelakotz. 34 urte egiten du Saran irakasle dela. Horren karietara ikasle eta irakasle gonbidatuak dira. Arratsaldean, haurrek ikusgarria eginen dute:Donapauleko Pil Pil Pil kantari taldea entzun eta afaria Ttotte Michelenak ailaturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun