Euskal Herriko toki gehienetan bezala, gure hauetan ere ur falta sumatzen ari gara, belategietan, mendian, erreketan... eta baita ur-depositoetan ere. Zugarramurdiko Udalak bando bat atera du, ureztatzeekin kasu emanez ibiltzeko eskatuz, eta gauza bera gertatzen diren ixurketak ahal bezain laister konpontzeko. Aldi berean ur gehiago hartzeko lanetan hasi dira. Gan den urteko lehortean probisionalki kanpamentuko presatik depositoraino ura ponpatu zen eta orain gauza bera egiten ari dira, bainan behin betikotz, tuboak lur azpian sartuz.