Ekainaren 21ean herriko haurrek aurtengo ikasturteari akabaila emateko besta egin zuten. Eskolako azken egunerako ekitaldi ugariak prestatuak zituzten ikasle eta irakasleek. Lehendabizi proba bixiz beteriko ginkana egin zuten, adin desberdinetako taldeetan banatuta, eta ondoren, bertara hurbildu ziren guraso eta beste zenbait herritarrentzat kantuak eta dantzak eskeini zituzten. Orain uda guztia aintzinetik dute eguraldi onaz eta denbora libreaz gozatzeko.