Ander Erasun aizkolari txapelketan

Arkaitz MINDEGIA 2006ko uztailaren 17a

Ander Erasun aurtiztarra Euskal Herriko eta Nafarroako aizkolari gazteen txapelketetan arituko da. Euskal Herrikoa uztailaren 2an jokatuko da Arabako Ozateko kiroldegian, 12:00etan. Nafarroakoa, berriz, uztailaren 10ean eginen da Iruñeko Foruen Plazan, Sanferminetan Nafarroako Herri Kirol Federazioak osatzen duen egutegi zabalaren barrenean. Hemen ere eguerdiko 12:00etan izanen da hitzordua. Ander Erasun orain arte herrian eta Beintza-Labaiengo bestetan aritu da aizkoran plazan, baina ikasten segitzeko gogotsu ikusten zaio eta gogor entrenatzen ari da. Aupa Ander eta segi horrela!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun