Giro ederra izan zen Herriko Ostatuan joan den ekainaren 16an. Berako Himen eta Sarako BKBO taldeek jende aunitz bildu zuten, bi ordu inguru iraun zuen kontzertuan. Ez da herrian kontzertu aunitzik izaten eta gazte jendeak ikaragarri estimatzen ditu horrelakoak. Giro onak ez zuen hutsik egin eta ordu ttikiak arte luzatu zen besta, kontzertua ikustera bildutako gehienentzat. Ea hurrengoa noiz antolatzen den.