Senpereko herria bisitatzea proposatzen du Michelin gidak

Franck DOLOSOR 2006ko uzt. 13a, 20:23

Euskal Herri osoari buruzko gida berri batekin ospatu ditu bere 80garren urteak Michelin gida ospetsuak. Liburuxka hortan zazpi lurraldeetako bisita leku frango aipatzen dute. Azala untsa begiratzen bada, herriko pilota plaza ageri dela ohartzen da irakurlea. Barneko orrialdeetan ere herria aipatzen dute. Eliza inguruan dauden ohidura haundiko etxeak, Jondoni Petrikariren eliza, sorginen gaztelua, aintzira eta Machalenea baserria eta gasnategiaz mintzo da Michelin gida bertzeak bertze. Horien inguruko zonbait xehetasun ekartzen ditu liburuxkak. Milaka gida salduko dira eta Michelinen aipamenak bisitari ainitz ekarraraziko du herrirat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun