Atxuria mendi taldekoak Orhira

Margari eta Koro 2006ko uzt. 13a, 20:16
Argazkia: KORO TTIPI TTAPA

Atxuria mendi taldeak urteko ibilaldi nagusia egin zuen uztailaren 2an: argazkian ageri diren hamalau lagun horiek Orhi mendira igan ziren. Ondotik aperitifa egin zuten Otsagin eta Ezkarozen bazkaldu zuten, eguna borobiltzeko. Gan den urtean Hiru Erregeen Mahaina egin zuten eta heldu den urterako prestatu dutena Auñamendi da. Iraila arte ez dute orai ateraldirik eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun