San Juan suak saltatzeko aukera izan da aurten aspaldiko partez

Margari eta Koro 2006ko uzt. 13a, 20:15
Utzitako argazkia TTIPI TTAPA

Aspaldiko partez aurten saltatu ditugu San Juan suak!!. Zugarramurdin betitik ezagutu izan den usadio xahar hau galdua ginuen duela hamarbat urte, eta aurten berreskuratu da animazione haundiarekin gainera. Haurrek lan pulita egin zuten etxez-etxe kartonak biltzen, Mari Joxe eta Jaione trikitilariek giroa alaitu zuten eta afaritxo ttiki bat ere eskaini zen etorri zirenei… guzti horrekin arras ongi ospatu ginuen gau “magiko” hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun