Uso ehiza postuak enkantean aterako ditu Donamariako Udalak

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 19:18

Abuztuaren 5ean

Donamariako Udalak, datozen lau urtetarako uso ehiza postuen aprobetxamendua enkante publikora atera du. Honela, Golbai inguruko hameka postuen hasierako prezioa 30.000 eurokoa izanen da; Uztalakorta inguruko zortzi postuen hasierako prezioa 12.000 eurokoa; Bidakorri inguruko 14 postuen hasierako prezioa 9.000 eurokoa; Labeagako zazpi postuen hasierako prezioa 3.000 eurokoa; Bidasosta inguruko hamar postuen hasierako prezioa 4.250 eurokoa; Txaruta inguruko zazpi postuen hasierako prezioa 6.000 eurokoa: Ubedo inguruko sei postuen hasierako prezioa 1.500 eurokoa, eta Argibel inguruko zortzi postuen hasierako prezioa, 2.000 eurokoa. Enkantea abuztuaren 5ean eginen da ahoz Donamariako Herriko Etxean, eguerdiko 12:00etan. Enkantean parte hartu nahi dutenek, hasierako prezioaren %5a aitzinetik jarri beharko dute fidantza gisara. Enkanteko tantu bakoitza 30 eurokoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun