642.115 euroko aurrekontua onartu du Urrozko Udalak

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 19:17

Inbertsioetan joanen da dirutzarik handiena

Urrozko Udalak 642.115,52 euroko diru sarrera eta irteerak izanen ditu aurten, berriki onartutako udal aurrekontuaren arabera. Gasturik handiena inbertsioetan joanen da, 471.754,82 euro erabiliko baitira lan ezberdinetan. Errate baterako, abeltzaintza azpiegituretarako bideak moldatzeko 125.000 euro gastatuko dira. Hirurteko Azpiegitura Planaren barrenean, argindar sarea moldatu eta lur azpian sartzen 91.295,25 euro erabiliko dira. Iturritik depositora doan ur sarearen zati bat moldatzeko 79.042,41 euro erabiliko dira. Leurtzako urtegian moldaketa lanak egiteko 99.964,75 euro gastatuko dira eta Leurtzako urtegi ingurua ezinduei egokitzeko 39.500 euro erabiliko dira. Mendiko lanetan, azkenik, 15.309,41 euro gastatuko dira. Bertze gastuei dagokienez, ondasun eta zerbitzuetan 75.000 euro pasatuak joanen dira eta langilegoan 42.834 euro. Diru-sarrera nagusia dirulaguntzak izanen dira, 510.671 euro espero baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun