Uztailaren 2an, Ozaetan Euskadiko aizkolari gazteen finala jokatu ze. Sei aizkolariek parte hartu behar zuten, Julen Kañamares, Ander Erasun (Ituren), Oihan Larretxea (Bera), Garikoitz Larretxea (Arraioz) eta Alejandro Mindegia (Beintza-Labaien) Nafarroatik eta Aitzol Atutxa Bizkaiatik eta Aratz Mugerza Gipuzkoatik. Garikoitz Larretxeak ez zuen parte hartzerik izan. Atutxa izan zen txapeldun eta Mugertza III.a azpitxapeldun. Hirugarren posturako izan zen lehiarik handiena eta azkenean Kañamaresentzat III.arentzat izan zen. Ander Erasun laugarren izan zen eta Alejandro Mindegia bosgarren.