Igeriketa ikastaroetan iaz baino jende guttiago hasi da

Jaione OTXANDORENA 2006ko uzt. 13a, 19:11

Joan den uztailaren 1ean eman zitzaien hasiera aurtengo igeriketa ikastaroei. Joan den urtean baino jende guttiago ari bada ere, haur eta gaztetxoen artean 24 pertsonek eman dute izena. Gaztetxo hauek goizetan izanen dituzte ikastaroak, hiruzpalau taldetan banatuak. Helduetan berriz, 12 bat lagunek eman dute izena eta hauek ilunabarretan izanen dute ikastaroa. Aritz Arriola da talde guztien irakasle.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun