Doneztebeko Udalak ahobatez «erabateko gaitzespena» azaldu du «otsailaren 14an Dantxarineako La Nuba dantzalekuaren aurkako atentatu terroristaren aitzinean». Urdazubiko herriari, udalari eta batez ere zuzenean kaltetutako herritarrei bere elkartasuna helarazteaz gain, «honelako ekintzak gure herriaren baketze eta normalizazioari kalte bertzerik egiten ez diotela» adierazi du Udalak.