Sagardotegiko bidaia martxoaren 18an

Jaione OTXANDORENA 2006ko mai. 11a, 17:50

Gogoratu datorren martxoaren 18an sagardotegira joateko autobusa antolatu duela Ulibeltzak elkarteak eta txartelak herriko tabernetan hartu daitezkeela. Arratsaldeko zortzi terdietan aterako da autobusa fonda ostatutik. Autobusaren prezioa, hamabi eurokoa izanen da eta afaria berriz, sagardotegian bertan ordainduko da. Sagardotegiko afariaren ondotik, Hernanin trago batzuk hartzeko aukera izanen da eta autobusa berriro goizeko bostetan abiatuko da Hernanitik Sunbillara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun