Herriko hameka erakundek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dute

Joseba eta Nerea 2006ko uzt. 24a, 11:15

Etxalarren Bai Euskarari Ziurtagiria jaso duten hainbat entitate eta euskalgintzako ordezkari, Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiarekin batera. Beran apirilaren 22an egin zen ekitaldian bil

Joan den apirilaren 22an Bortzirietako Bai Euskarari Akordioaren ekitaldia egin zen Beran, aurten bigarren urtez. Euskararen normalizazioa lortzeko konpromisoak hartu zituzten eskualdeko entitateei Bai Euskara Ziurtagiria banatu zitzaien Kultur Etxean burutu zen ekitaldian. Horien artean Etxalarko hainbat elkarte, landa etxe, ostatu eta denda egon ziren. Guztira herriko 11 entitatek jaso zuten Bai Euskarari Ziurtagiria: Aldalurberea landa etxeak, Altxata Kultur Elkarteak, Elutsa Ostatuak, Iturria Etxeak, Landaburuak, Landagain Eskolak, Maria Eugenia Sagardoi farmaziak, Herriko Ostatuak, panaderiak, Mikelestonea landa etxeak eta Usoa nekazari kooperatibak. Berako ekitaldian denak egon ez baziren ere, ordezkaritza polita juntatu zen argazkian ikus daitekeen gisan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun