Iturengo joaldunak Bartzelonako inauterietara joan ziren bertako desfilean parte hartzera. Otsailaren 25ean, goizean abiatu ziren Iturendik-Bartzelonara, hamar joaldun, hartza kontzen duena, herriko trikitilariak eta herritar batzuk. Larunbat arratsaldean bartzelonan eginen zen desfilean parte hartu zuten, hau da joaldunek eman zioten hasiera ibilbideari, ondotik trikitilariak eta, horiekin batera, baserritar jantziekin iturendarrak dantzan. Sekulako karroza eta konpartsak parte hartu zuten. Igandean buelta egin zuten, bi egunez hagitz ongi pasatu ondotik.